Pertsonak

Zure hizkuntzan hitz egiten dugu

Cidetec-en baliabide tekniko aurreratuenak dauzkagu, baina gure aktibo garrantzitsuena, hala ere, Cidetec osatzen duten pertsonak dira.

Diziplina eta nazionalitate anitzeko talde bat, urte askotako eskarmentua duena nanomedikuntzarekin lotutako askotariko sektoreetan, eta gai dena merkatuaren premiei aurre hartzeko eta soluzio berritzaile nahiz eraginkorrak eskaintzeko.

Gure kolaboratzaile-sarea zabala da, eta transferentzia teknologian dugun eskarmentua eskaintzen diegu, berrikuntza-prozesuak azkartzeko.

Europar Batasunak diruz lagundutako ikerketa-proiektu askotan hartu dugu parte, horietako askoren buru izan gara. Horrek frogatzen du bazkide baliotsua garela sektore pribaturako nahiz bestelako ikerlari, unibertsitate eta instituzioetarako.

38%
doktoreak

85%
emakumeak

36 urte
batez besteko adina

Nahiko zenuke gure taldekide izan?

Zu bezalakoxe pertsonak nahi ditugu: berritzaileak, jakin-minak jotakoak eta erronka berriei heltzeko prest daudenak. Bezeroekin konektatzeko eta taldean lan egiteko gauza direnak. Jakintza gaineratzeko amorratzen dauden pertsonak eta, aldi berean, ikasten jarraitzea desiratzen dutenak.

CIDETECen, punta-puntako profesional-talde batekin garatu ahalko duzu karrera, giro gaztean eta konprometituan, berrikuntzan buru-belarri barneraturik eta mundu jasangarriago bat lortuko duten soluzio praktikoak emateko irrikaz.

Inguru pribilegiatuan gaude, Donostia hiri adiskidetsu eta ederreko teknologia-parkean; Donostiatik bertatik ez ezik, Gipuzkoako gainerako tokietatik ere erraz iristeko moduko lekuan. Era berean, gustuko dugu baldintzarik onenak eskaintzen dituzten eta kontziliazioa errazten duten lan-inguruneak sortzea, eta, horrexegatik, telelanean jarduteko aukera eskaintzen dugu hainbat inguruabarretan. Horretaz gainera, ikertzaile desplazatuen harrera errazten dugu, eta haien ostatua kudeatzen dugu Donostiako Talent Housean.

CIDETECen lan egitearen abantailak

  • Lanaldi malgua urte osoan.
  • Lanaldi jarraitua uztailean eta abuztuan.
  • 7 orduko lanaldi jarraitua ostiralero.
  • Ordainsari-osagarri aldakorra enplegatu guztientzat.
  • Ikasteko dirulaguntzak.
  • Ingeles-eskolak instalazioetan.
  • Etengabeko prestakuntza.
  • Deskontuak bidaia-erreserbetan eta ostatuan, CIDETECen agentzia ofizialarekin.
  • Baimen ordainduak izateko aukera lanaldi erdietan.
  • Soldatarik gabeko baimenak izateko aukera.
  • Hiru aste opor abuztuan + norbere kontuetarako jaiegunak.

Zain gauzkazu! Animatu CIDETECen parte izatera!

Lan-eskaintzak

Iruditzen bazaizu betetzen dituzula lanposturako eskakizunak, proiektu sendo eta asmo handiko baten parte izan nahi baduzu eta lidergo-espiritua badaukazu, animatu eta hartu parte uneotan irekita dauzkagun hautaketa-prozesuetan: