Spin-offak

Transferentzia teknologikoa gure lehentasun garrantzitsuenetako bat da

Lan egiten dugun sektoreetan, ikerketa-urte asko behar izaten dira garapenak egiteko. Produktuek merkatura iristeko behar duten denbora murrizteko, askotariko tresnak dauzkagu. Horrela, teknologia batek ibilbidea duela ikusten badugu, kanalak garatzen ditugu ikerketaren estadio gorenekin aurrera egiteko.

Horren ondorioz, bi spin-off sortu ditugu, CIDETEC Nanomedicine-k hasitako lana egiten jarraitzen dutenak:

Kusudama

Biriketako askotariko afekzioak tratatzeko farmakoen formulazio berriak garatzen ditu. Horretarako, KuDa plataforma (teknologia patentatua) erabiltzen du. Plataforma hori farmakoak inhalazio bidez emateko bereziki diseinatutako tamaina txikiko (20 nm-tik beherako) nanopartikuletan datza.

 Emissary

Azalaren beharrak egun batetik bestera eta pertsona bakoitzaren arabera aldatzen dira. Emissary-k polipeptidoetan oinarritutako kapsulatze-teknologia patentatu bat dauka, azal bakoitzaren beharrak identifikatzen dituena, kapsulen jarduera doituz eraginkortasuna hobetzeko. Teknologia hori bat dator kosmetika pertsonalizatuaren arloko azken joerekin; izan ere, osagai aktiboak bizkor ala motel askatzeko aukera ematen du, azal bakoitzaren beharren arabera.