Drug delivery arloko teknologiak

Drug delivery
arloko teknologiak

Drug delivery plataforma propioak eskaintzen ditugu, farmakoaren eraginkortasuna hobetzeko, bideratzeko eta, aldi berean, albo-ondorioak gutxitzeko.

CIDETEC Nanomedicine-k eskarmentu handia du antibiotikoak kapsulatzen, eta konposatu hidrofilo nahiz hidrofoboak kapsulatzeko soluzioak eskaintzen ditu.

Garatzen ari diren proiektuen artean, nabarmentzekoa da farmakoak inhalatuz emateko proiektua.

Patenteak

Kate bakarreko nanopartikulak.

30 nm baino gutxiagoko nanogelak, kate polimeriko bakar batetik eskuratzen direnak. Egitura kontrolatua eta zehatza duten sistema egonkorrak dira, erraz funtzionalizatzeko modukoak. Fabrikatze-prozesua ere eskalagarria da, eta GMP ingurunera transferi daiteke.

Sistema horiei esker, interakzio ez-kobalenteen nahiz biokonjugazioaren bidez kapsula ditzakegu farmakoak.

Antibiotikoak kapsularatzeko gaitasun handia duten nanopartikulak.

30 nm baino txikiagoak diren eta pisuaren %40 arteko antibiotiko-karga duten partikulekin nanoformulatutako antibiotikoak. Produktua liofilizatu daiteke, eta erraza da berriro uretan sakabanatzea.

Antibiotikoak modu kobalentean ainguratzen dira, farmakoa motelago askatzeko, edo modu ez-kobalentean, azkarrago askatzeko, printzipio aktiboaren jarduera mantenduz.

Polisakaridoetan oinarritutako nanoemultsioak.

Polisakaridoetan oinarritutako emultsionatzaileak, olioak uretan modu egonkorrean emultsionatzea lor dezaketenak.

Sorburu-polisakarido desberdinak (bereziki destranoa, azido hialuronikoa eta kitosanoa) erabiltzeko aukera ematen duen teknologia moldakorra. Halaber, askotariko olioekin emultsioak sortzeko erabili da, omega-3 eta bestelako olio aktiboak barne. Nanoemultsioen tamaina 200 eta 500 nm-ren artekoa da, erabilitako polisakaridoaren eta olioen arabera.

Erabilitako kimikaren ondorioz, nanoemultsioak degradatu egiten dira lipasen aurrean.

Polipeptidoetan oinarritutako nanoemultsioak, larruazaleko estimuluei erantzunez.

Teknologia horrek polipeptidoak erabiltzen ditu nanoemultsioak sortzeko, ura oliotan edo olioa uretan nahastuta. Horri esker, farmako hidrofoboak nahiz hidrofiloak kapsula daitezke.

Sortzen diren nanoemultsioek kanpoko estimuluei erantzuten diete, hala nola pHari edo entzima jakin batzuen presentziari, errazagoa izan dadin osagaiak ekintza-eremuan askatzea.

Aplikazioak

Beste enpresa batzuekin egindako garapenen eta bazkide estrategikoekin dituzten kolaborazioen bidez, CIDETEC balio erantsi handiko produktuak garatzen ari da farmaziaren arloko merkaturako.

Garatutako drug delivery sistemak abantaila lehiakor handiak erakusten ari dira, farmakoak inhalatuz emateari, topikoki emateari eta medikuntza birsortzaileari dagokionez.

Kontzeptu-proba aurreklinikoa gainditu ondoren, lizentziatzeko prest daude.

Inhalatuz emateko nanoantibiotikoak

Kusudama Therapeutics enpresarekin batera, antibiotikoak inhalatuz emateko formulazio berriak garatzen ari da CIDETEC.

Enpresaren helburua da pazientearen bizi-kalitatea hobetzea, farmakoen dosifikazio-epeak luzatzeko aukera ematen duten formulazioekin, antibiotikoak birikan hobeto barreiatzen direla bermatuz.

Abantailak

  • Antibiotikoen karga altuak (pisuaren %40ra arte).
  • Antibiotikoek denbora gehiago igarotzen dute birikan.
  • Esposizio sistemiko txikiagoa
  • Antibiotikoa gehiago txertatzen da mukian.
  • Teknologia liofilizagarria da, eta erraza da berriro berreraikitzea.

Polisakaridoetan oinarritutako emultsionatzaile oso biobateragarriak

Teknologia hori uretan disolba ezin diren farmako hidrofoboak kapsulatzeko diseinatu da, baina haratago joan daitekeela erakutsi du; izan ere, nanoemultsioaren nukleoan aktibo hidrofoboak kapsulatzeko eta emultsionatzailean farmako hidrofiloak kapsulatzeko aukera ematen baitu.

CIDETEC-ek proiektu batean baino gehiagotan erabiltzen du farmakoak emateko teknologia hori, birikan pixkanaka-pixkanaka askatzeko kontzeptu-probekin eta medikuntza birsortzailean aplikatzeko saiakerekin, polimero-substratuetan oinarrituta.

Abantailak

  • Emultsionatzaile oso biobateragarria.
  • Aktibo hidrofoboak pixkanaka-pixkanaka askatzeko aukera ematen du.
  • Emultsionatzaile gisa erabilitako polisakaridoak funtzio gehigarri bat ematen dio nanoemultsioari.
  • Entzimen aurrean degradatu egiten da.

Azido hialuronikoko nanoemultsioak, farmakoa azalean emateko.

Azido hialuronikoa kimikoki aldatzen da, emultsionatzaile gisa erabili ahal izateko.

Nanoemultsioei esker, osagai aktibo hidrofoboak kapsula ditzakegu barruan, efektu sinergikoak lortzeko helburuarekin, azalean tratamendu topikoak egin ahal izateko eta aktiboak pixkanaka-pixkanaka aska daitezen.

Abantailak

  • Emultsionatzaile oso biobateragarria.
  • Aktibo hidrofoboak pixkanaka-pixkanaka askatzeko aukera ematen du.
  • Emultsiogile gisa erabilitako azido hialuronikoak nanoemultsioaren funtzionalitate gehigarria ematen dio.
  • Horrelako sistemek erakutsi dute aktiboak hobeto sartzen direla epidermisean.
  • Entzimen aurrean degradatu egiten da.