Cidetec Nanomedicine

CIDETEC Nanomedicine biomedikuntzaren arloko teknologia eta materialen garapenean espezializatutako ikerketa aplikatuko zentro bat da.

ezagutu gaitzazu

Honako hauek garatzen ditugu

DRUG DELIVERY

Farmakoak biriketatik edo azaletik emateko drug delivery plataformak, askotariko osagai aktiboak dituztenak, hala nola antibiotikoak edo RNA.

KAPSULATZEA

Osagai aktiboak azalean aplikatzeko kosmetika kapsulatze-sistemak, azal bakoitzaren beharren arabera substantziak pixkanaka-pixkanaka askatzeko aukera ematen dutenak.

BIOMATERIALAK

Traumatologian eta oftalmologian erabiltzen diren medikuntza-gailuetarako biomaterialak.

Zure azalean jartzen gara

CIDETEC Nanomedicine-k garatutako teknologiaren atzean, diziplina anitzeko adituen talde bat dago, merkatuaren premiei aurre hartzeko gai dena ahalik eta soluziorik onenak eskaintzeko.

Negozio-eredua

Gure negozio-ereduaren oinarria biomedikuntzarekin lotutako ikerketa-ildo desberdinen bidez teknologia propioa sortzea da. Gaur egun, sei patente-familia dauzkagu, agian farmaziaren, kosmetikaren eta osasun-produktuen arloetan aplikatu ahalko direnak. Teknologia hori merkatura daitezkeen balio erantsi altuko produktu bihurtzeko aukeren bila gabiltza.

Aldi berean, ildo berritzaileak ikertzen jarraitzen dugu; esaterako, bektore ez-biralak edo mikrobioen aurkako erresistentzia.

Nazioarteko hiru institutuz osaturiko konplexu teknologiko handi baten parte gara, hirurak ere aitzindariak energia-biltegiratzean, gainazalen ingeniaritzan eta nanomedikuntzan

CIDETEC, zifra orokorrak

260 Bezero 2022ko I+Garekin konprometituta
260 Laguneko lantaldea
8 Spin-offak
82 Proiektu H2020 eta HEU programen barruan
32 Patente-familia aktibo
20 Tesiak martxan

Gure sarea

Zer elkartetan parte hartzen dugun