Osasun-produktuetarako biomaterialak

Osasun-produktuetarako biomaterialak

CIDETEC Nanomedicine-k sektoreko enpresen zerbitzura jartzen du biomaterialen sintesiari eta estaldura bioaktiboei buruz duen ezagutza, produktu berri aurreratuagoak garatzeko.

Horretarako, jatorri sintetikoa nahiz naturala duten hidrogelak erabiltzen dituzte traumatologian eta oftalmologian, besteak beste.

Patenteak

Gainazalean gel bat sortzeko gai diren estaldura oso hidrofiloak

Polimero sintetiko ez-biodegradagarrietan oinarritutako estaldurak, gel itxurako gainazal funtzional bat sortzeko gai direnak.

Estaldura hori askotariko materialetan aplika daiteke (CrCo, polietilenoa, material zeramikoa, PEEK, titanioa...), eta askotariko polimerikoak sintetizatuta eta gainazalera ainguratuta sor daiteke.

Uretan, 50 bider puzten dira, geruza heze egonkor bat mantenduz.

Automatikoki konpontzeko propietateak dituzten hidrogelak

Jatorri naturaleko nahiz sintetikoko hidrogelak, lotura itzulgarrien bidez gurutzatuz gero, hautsi ondoren haien propietate mekanikoak berreskura ditzaketenak.

Horri esker, hidrogel injektagarriak eta imprimagarriak sor daitezke. Gainera, horietako batzuk talkak adsorbatzeko gaitasuna daukatela erakutsi dute (likido sinovialaren antzeko ezaugarriekin), zizaila aplikatzean gogorrago bihurtzen direlako.

Aplikazioak

Osasun-produktuen sektorean, CIDETEC-ek biomaterialen inguruko ezagutza espezializatua dauka

Araudiei buruz daukagun ezagutza, balio erantsi handiko produktuak sortzeko aukera ematen digu.

Alor honetan, ortopedian eta oftalmologian aplika daitezkeen soluzioak dauzkagu.

Protesiko polietilenoaren higadura %80an murriztea

Teknologia horrek kartilago naturalaren gainazala simulatzen du eta, proteoglikanozko geruza fin batekin estalita, hezetasuna erakartzen du, kartilagoaren gainazalaren marruskadura-koefizientea murrizteko.

Horrela garatutako estaldurak babesteko gel bat sortzen dute protesian, polietilenoaren higadura % 80ra arte murriztuz.

Estaldurak oso hidrofiloak dira, egonkorrak protesiaren bizitzan zehar, eta askotariko materialetan aplika daitezke; besteak beste, hauetan: CrCo, zeramikoak, UHMWPE eta XPE.

Abantailak

  • Oso moldakorra da substratu eta marruskadura-pare desberdinetarako
  • Higaduraren murrizketa
  • Oso biobateragarria
  • Egonkortasun handia
  • Proba-bankuan frogatu da funtzionaltasuna, 6 milioi ziklora arte

Oftalmologiarako soluzio berriak

AJL Ophthalmic enpresarekin batera, CIDETEC inplante oftalmologiko desberdinak garatzen ari da. Horien artean, nabarmentzekoa da Alphacor-en ereduan oinarritutako keratoprotesi bat, hobeto integratzea lortzeko, hegal porotsua aldatu zaiona.

Gainera, jatorri sintetikoa nahiz naturala duten hidrogelak garatzen ari gara, glaukoma tratatzeko soluzioak sortzeko.

Abantailak

  • Irtenbide pertsonalizatuak
  • Biomaterialetan adituak, hidrogeletan barne
  • Ingurune kontrolatuetan lan egiten dugu.