Instalazioak

Biomaterialen inguruan ikertzeko laborategiak

Biomaterialen sintesirako eta karakterizaziorako prestatutako 650 m2-ko laborategiak. Sintesirako eremu bat eta karakterizaziorako eremu zabal bat daukate. Honako hauek daude bertan:

  • Kromatografia: HPLC, GPC, GPC-detektagailu hirukoitza
  • Espektroskopia: UV, FTIR, fluoreszentzia
  • Polimeroen karakterizazio termikoa: TGA, DSC
  • Karakterizazio mekanikoa: DMA, erreometroa, Instron, tribometroa, biskosimetroa
  • Partikulen tamaina: DLS, Master sizer, viscosizer
  • Beste gailu batzuk: Nanophotomiter, RT-PCR, Karl Fisher

Ingurune kontrolatuko laborategia, biomaterialak garatzeko

Fluxu laminarra duten bi areto dauzka, material sentikorra maneiatzeko; esaterako, terapia genikoa, endotoxinen kontrola...

Liofilizagailu bat zikloak garatzeko, eta eskalako liofilizagailu pilotu bat.

Medikuntza-gailuak garatzera eta nanopartikulak eskalatzera bideratutako laborategi bereiziak (mikrouhinen erreaktoreak, 10 L arteko erreaktoreak, modu jarraituan ekoizteko gailuak, TFF).

Kosmetikako instalazio pilotua

Kapsulatze-teknologiak garatzeko ekipamenduarekin (agitazio mekanikodun 10 L-ko erreaktorea, goi-presioko homogeneizagailua eskala txikiko gailuekin, formulazioak eta gailu pilotua garatzeko).

Zelulen kultiborako laborategia

Materialen zitotoxikotasun eta biobateragarritasun ikerketak, transfekzioa edo azal-ereduak egiteko ahalmenarekin.

Mikroskopia-laborategiak

Biomaterialak karakterizatzeko askotariko gailuak (AFM, FESEM, etab.), mikroskopia optikorako gailuak eta fluoreszentzia-gailuak (mikroskopio alderantzikatuak eta bertikalak) daude bertan.